... paisaian islaturiko orban konponezin eta zatarkeria pilaketez konturatzeko eta, barnera begiratuz gero, jendartearen harremanetan eragin dituen aldaketa kaltegarriez jabetzeko.
Azken urteotan azpiegitura erraldoien –AP-1, AHT, Durango-Beasain...– eraikuntza amorratuak ez du etenik izan, krisiak krisi. Hauek gauzatzeko baliabide naturalak zein ekonomikoak izan dira euskarri eta ingurua, berriz, hondakindegi eta zauri sendaezinen hartzaile. Azpiegitura hauek bultzatzeko erabilitakoak jendearen zerbitzurako jarri behar dira.
Maiatzaren 20an, 21ean eta 22an, lau zutabeko txandakako Txirrinka martxa, Euskal Herria zeharkatuz, Angiozarren helmugaratuko da. Lurraren aurkako guda hau gelditu eta hainbeste azpiegitura txikitzaile behar dituen eredu hau irauli behar dugu, egungo eredu soziala behetik gora eraldatuz.
Azken lekuko aldaketa Bergarako eragile ezberdinek batera hartuko dute, igandean, hilaren 22an, 11:30ean, San Antonion –Espoloiko aldapan–. Herrian bira emanda, 12:00etan, Labegaraietako kiroldegian, Arabako eta Bizkaiko zutabeekin bat eginez, oinez abiatuko gara Angiozarrera. Lurraren alde, herritarrak deitzen ditugu Txirrinkan parte hartzera.
----------
Mila Elorza eta Hilario Manzanedo
(AHT Gelditu! Elkarlana)
Bergara