80 urte, ahalik eta min gehien eragin asmoz, faxistek herritarren kontra bonbak jaurti zituztela. Gertatu zena kontatzen hasi zirela, ordea, ez dira hainbeste urte. Dezente gutxiago dira.
Orain gutxi Gernikako bonbardaketa bizi izan zuen biktima baten lobak gogoratzen zuen ondo gogoan duela bere amama zenak zer nolako beldurrarekin kontatu zien bizi izandakoa eta ondotik zabaldu zen isiltasuna, ez kontatzea, gertaera ezabatzeko asmoa. Amamarengandik jaso zuen memoria bizia, bonbardaketatik bizirik atera zirenengandik testigantza jaso duten azkeneko belaunaldia. Joan egin dira gutxika orduko umeak; desagertu zuzeneko lekukotzak. Hori dela eta, lekukotza jaso dutenen zein gainerakoon ardura da gertatu zena errepika ez dadin bermatzea. Horixe gogoan errefuxiatuak ere izan dituzte gogoan aurten Gernikan; orduko biktimak eta egungoak egoera berbera bizitzen ari direlako. Eta ea guk zer egin genuen galdetzen digutenean, ez lotsatzeko.