Esker onez

Erabiltzailearen aurpegia Mari Carmen Urrutia 2017ko urt. 8a, 00:00

Orain dela berrogeita hamar urte gure gurasoek Garby izeneko denda jarri ziguten Oñatiko Kale Zaharrean.

Nire ahizpa Maria Jesusek hogei urte zituen, eta nik hemeretzi. Han ekin genion gure ibilbideari, ilusioz, kemenez eta atrebentzia apur batez. Izan ere, garbi esanda, ezjakintasuna ere ausarta da batzuetan. Aurtengo abuztuan, 2017an, berrogei urte beteko dira Etxaluzeko Urrutia Emakumeak denda ireki genuela, eta tarte horretan oñatiarren laguntza izaten jarraitu dugu.

Alabaina, orduan hasitako lanari orain amaiera iritsi zaiola esan behar dizuet penaz. Hori dela eta, herritar guztioi eskerrak eman gura dizkizuet luzaroan erakutsi diguzuen konfiantzarengatik, zuek gabe gure dendak ez baitzuen hainbeste denboran irauterik izango. Eta, jakina, mila eta mila esker urte hauetan guztietan lankide izan ditugun gure neskei.

Bihotz-bihotzez, eskerrik asko denoi!

----------

Mari Carmen Urrutia

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak