Urte askoan izan naiz erakunde horretako bezero. Eta ez nuelako jakinarazi bi hilabeteko aurrerapenarekin poliza bertan behera utzi nahi nuela, Mapfrek demandatu egin nau. Entzun dut demanda gehiago daudela.
46 euro eskatzen dizkidate epaitegitik; bai, ondo irakurri duzue, 46 euro. 81 urte dauzkat; iaz oso gaixotasun larria izan nuen, baina, zorionez, gainditu egin dut.
Mina, amorrua, haserrea, umiliazioa, babesik eza... horiek guztiak oso adjektibo epelak dira orain momentuan sentitzen dudana adierazteko.
Lerro gutxi hauen bitartez azaleratu gura dut Mapfre multinazionalak egin dezakeena arrazoia eta arima galtzen dituenean.
Ezagutzen duzue kasuren bat 46 eurogatik epaitegian bukatzen duena? Zelan erreakzionatuko zenukete egoera horren aurrean?
Enpresa horrek baloratu du zer ari den egiten herri honetako jendearekin?
----------
Mari Carmen Mendizabal
Arrasate