Azken hori izango da Oñatiko Torreauzoko krosa antolatuko duena. Beste erronka bat emakumeen kirola bultzatzeko asmoz sortutako taldearendako. Lanean dihardute buru-belarri: lanak banatu, babesleak topatu, batzarrak egin...
Hori guztiori, uztailaren 3an egingo den krosa behar den moduan irten dadin. Antolatzaileen lana ezinbestekoa da halakoetan, baina, arrakasta borobila izateko, korrikalarien parte-hartzea ezinbestekoa da. Dagoeneko izena eman dezakezue www.herrikrosa.eus atarian. Bestalde, informazio gehiago daukazue Torreauzo Abixaran facebook profilean.