Zebra-bideak, zertarako?

Erabiltzailearen aurpegia Mireia 2015eko azaroaren 28a

Ez dut gogoan eguna, baina bai lekua eta ordua: Arrasateko Otalora Lizentziaduna kalea, goizeko hamarretan. Ni autoan sartuta, erredakziora bidean.

Poliki-poliki. Kale estua da eta autoak aparkatuta daude bi aldeetan. Tentuz gidatzen. Eta derrepente, adindun bikote bat kalea gurutzatzen. Bi autoren artean agertu ziren, eta, begiratu barik, kontrako espaloirako bidea hartu zuten.

Baina nola liteke? 30 metro eskuinera Arrasate Musikalen parean dagoen zebra-bidea zuten, baina, handik pasa ordez, erdi-erditik gurutzatu zuten zirkulazio handia duen kalea. Izugarria. Okerrena da ez dela lehen aldia hori ikusten dudana. Zertarako daude zebra-bideak?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak