Zortzi urteren ostean, agur

Erabiltzailearen aurpegia Mireia 2014ko abenduaren 31

Esku artean duzun asteleheneko GOIENA azkena da. Urtarrilean beste aldizkari batekin itzuliko gara. Berria.

Beste eduki batzuekin. Koloretsua. Baina berriari baino gehiago, hiltzear dagoen honi eskaini gura dizkiot lerro hauek.

2006ko martxoan hasi nintzen orduko asteleheneko Goienkaria-n lanean. Aste bukaeretan. Erritmo biziarekin. Atseden barik. Nekatuta bukatzen nuen, baina ikasketa itzela izan zen. Erlojuaren kontra lan egiten ikasteko balio izan zidan. Eta zinez diotsuet, orduan ikasitakoa praktikan ipintzen dugu egunero Goienan. Paperean, telebistan, Interneten, irratian.

Aldizkaria aldatu arren, erritmo berberarekin egingo dugu lan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak