Zubillagako zuzenetako baten bizikleta batek abiadura handiz aurreratu ninduen. Ni Zubillaga aldera eta hura Oñatirantz. Ikaratu egin nintzen. Bidegorrian ibiltzeko abiadura 10 kilometro ordukoa dela dio lurrean margotutako seinale gorriak.
Baina inork errespetatzen al du abiadura hori? Are gehiago, bidegorrian erabiltzaile asko baldin badabil? Halakoetan, hobe da bizikletak errepidetik joatea. Bizikleta erabiltzaile naizen aldetik, bidegorriak lasai ibiltzeko guneak direla esango nuke.