Brasilgo Munduko Txapelketa bukatu orduko (Alemaniak sei kiloko garaikurra jaso aurretik) esan zuen Telecincoko esatariak laster hasiko zirela Txapeldunen eta Europako ligetako lehen kanporaketak –hor daude Athletic eta Reala–. Baina ez hori bakarrik: taldeen denboraldi-aurreak, fitxaketak, entrenatzaile berriak...
Ai, ama, zenbat burukomin futbolzale ez direnendako. Duela urte batzuk, futbol denboraldia irailean hasi eta maiatzean bukatzen zen. Orain? Bada, orain ez dauka etenik.
Futbol txapelketak berotzen hasten diren bitartean, nik saskibaloirako proposamena egingo dizuet: munduko txapelketa.