Bidegorriaz hausnartzen

Erabiltzailearen aurpegia Mireia 2014ko apirilaren 30a

Oñatiko bidegorria asko erabiltzen dut, batez ere aste bukaeretan eta paseatzeko.

Dotore geratu da. Erosoa da oinezkoek eta bizikletek batera erabiltzeko, eta arrisku bakoa.

Urte askoan eskatu dugu bidegorria, batez ere, Kasablanka hasieran eta Madalena inguruan errepidea alderik alde zeharkatu beharra genuelako. Horrek zekarren arriskuarekin. Bada, bidegorriak arrisku horiek ezabatu ditu.

Baina oraindik badaude bidegorria alde batera utzi eta errepidetik pasatzen direnak. Ez dut ulertzen! Horiek ez dute arriskurik ikusten? Autoak abiadura handian pasatzen dira handik. Istripuren bat egonez gero, oraingoan ez da aitzakiarik egongo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak