Han gertatzen denak, hein batean, Estatuko politikak hartu lezakeen norabidearen inguruko pistak ematen baitizkigu sarri.
Egunotan, beste zenbait konturen artean, nasciturus delakoaren inguruko polemika sortu da, Madrilgo Erkidegoan onartu berri den lege berri bat dela eta. Oraindik jaiotzear direnak hiritar gisa aitortzeak zenbaitentzat berebiziko garrantzia hartu du, antza.
Jada jaiotakoen eskubideak eta bizi-baldintza materialak hobetzeko proposamen asko eta asko begi onez ikusten ez badituzte ere, nasciturus-ak ekarri dituzte agenda politikoaren erdigunera. Egia esateko, zer pentsatua ematen dute zenbait politikarik lehentasun politikoak ezartzerakoan darabilten irizpideek.
Batez ere, "bizitzaren aldeko" aldarria darabilten horien inguruan ari naiz. Izan ere, batzuentzat, irudi lezake bizitzaren aldeko babes gorena jaiotzearekin amaitzen dela.
Ba, babes hori hasten da, hain zuzen ere, bizitza hori mundura heltzen denean; heltzen bada, betiere.