Urte askoan!

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Biain 2025eko abenduaren 10a

Oraingoan, urtemuga borobil-borobila denez, Goiena Komunikazio Taldeari zorionak esateko baliatuko dut zutabetxo hau.

Izan ere, ez da urteurren makala! 25 urte! Halakoetan izan ohi denez, xume-xume hasitako hura, urtez urte, gorpuzten joan da, tokiko euskarazko komunikazioan erreferente bilakatzeraino.

Herritar-irakurle gisa ez ezik, udaletxean, herri ordezkaritzan aritzetik ere tokatu zait Goienarekin harremanean aritzea. Ezin ukatuko dugu une gazi zein gozoak bizi izan ditugula; beti ez baikenuen begi onez ikusten zenbait albisteri ematen zitzaien trataera, ustez zegokigun espazioa ere nahikoa ez, agian… Esango nuke Udalean oposizioan zegoen alderdian ere modu bertsuan bizi zutela harreman hori. Horrexegatik, pentsatu izan dut ildo editorial jakina ez duten komunikabideen kasuan –tokiko euskarazko hedabideak kasu– ez dela erraza izan behar tokiko kazetaritza hori egitea.

Nolanahi ere, aipatu gorabehera horiek alde batera utzita, uneak eskatzen duen ikuspegitik, euskaraz bizi nahi dugun guztiontzako, berri ezin hobea da Goiena bezalako euskara hutseko komunikazio talde bat bizirik eta indartsu ikustea. Urte askoan, Goiena!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak