Su geldoa

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Biain

Azkenaldian, egunerokoan, lankide batzuekin autoa partekatzea tokatu zait, eta esango nuke horrela egiteak, jasangarritasun eta ekonomia aldetik ez ezik, badituela bestelako onurak ere.

Esaterako, 2 metro koadrotan sortzen diren solasaldiak; direla kezkak, direla eguneko bizipenak, direla gomendioak…

Guztiok ere Hezkuntzan dihardugu; hizkuntzak, matematikak, informatika, hezkuntza behar bereziak dituztenak… eta, gutako bakoitzak bere arloko gorabeherak izan arren, zenbait puntutan adostasun erabatekoa agertzen dugu. Adibidez, egungo nerabe askoren egoera afektibo-emozional-psikologiko eta ondorioz akademikoaren konponbidearen ardura hezkuntza sistemarengan eta, hein handi batean, irakasleengan jartzen den pertzepzioa.

Arazo askoren iturburua etxeetan dago; nerabeek hain beharrezkoa duten arreta, zaintza, eta mugak ez ezartzean, hain zuzen. Astean, Sevillako gertakari lazgarriaren ondotik, Alicia Banderas psikologoa elkarrizketatu dute irratian, eta honako esaldi hau zizelkatua gelditu zait: "Nerabeak su geldoa behar du ongi hezia izan dadin". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak