Herritartasun kritikoa

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Biain 2025ko mar. 11a, 00:00

Gutariko gehienon bizi proiektuak, salbuespenak salbuespen, norabide bertsuan joan ohi dira, gure inguruak gugan dauzkan espektatibak betez:

Ikasi, lan finko bat lortu, ezkondu… Modu horretan erreproduzitzen da indarrean den gizarte eredua, zeinak, bestalde, bere baitan, inplizituki, gordetzen dituen gure munduaren egiturazko zenbait arazo; esaterako, gehiegizko ekoizpen eta kontsumoa, kutsadura, ekonomiaren mesedetan pertsonen zaintza gutxiestea…

Kontuan izanik gure bizitzetan "itsu-itsuan" hartu ohi ditugun zenbait erabakik zein neurritan baldintzatzen gaituzten, ez al genieke zenbait jakintzagairi propio tarte bat egin behar gure eskoletan?

Adibidez, familia bat eratu nahi denerako dauden erregimen ekonomikoen arteko ezberdintasunak, banaketa egoeren kasuistika, laneko kotizazioak eta balizko pentsioak, ekonomia etxetiarra, zergak, finantzei loturiko erabakiak… Kulturak pertsona askeago egiten duela esan ohi da. Ba, horixe; finean, bizitzarako ibilbidea argitzen lagunduko liguketen finantza, ekonomia nahiz zuzenbide zibilaren inguruko zertzelada batzuk, herritartasun kritiko eta askeago baten mesedetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak