Hizkuntza

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Biain 2025ko ots. 2a, 00:00

Zientziak, teknologiak, adimen artifizialak…

... gure bizitzak kolonizatzen dituen garaiotan, ustez, behintzat, inoiz baino adimentsuagoak garen honetan, iruditzen zait humanitateen eta, konkretuki, hizkuntzaren zaintzarako aldarria egitea ezinbestekoa dela; izan ere, hizkuntza da gizakiok dugun tresna indartsuenetako bat. Ideiak eta emozioak transmititzeaz gain, gure errealitatea ere moldatzen baitugu hitzen bidez.

Gizateriaren aurrerabide zoro honetan nekez izaten dugu astirik atzera begiratzeko, baina, nire ustez, behintzat, bide egokian goazen jakiteko atzera begiratzea ere ezinbestekoa da; hor izaten baitira jakintza-iturri aberatsenak. Esaterako, hor ditugu Konfuzioren hitzak: "Hitzak bihotzaren ahotsa dira", adierazten dugunaren eta sentitzen dugunaren arteko lotura sakona nabarmentzen dutenak. Hizkuntza, beraz, komunikazio-bide bat ez ezik, gure esentziaren eta pertsonen arteko harremanen luzapena ere bada. Maisuaren hitzekin jarraituz: "Hizkuntza zuzena ez bada, esandakoa ez da esan nahi dena; esaten dena ez bada esan nahi dena, egin beharrekoa egin gabe geratzen da. Hau egin gabe geratzen bada, moralak eta arteak okerrera egingo dute...".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak