1934

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Biain 2024ko urr. 6a, 00:00

Ohituak gaude komunikabideetan zenbait urtemuga esanguratsuren berri izatera.

Sarritan urruti samar geratzen zaizkigunak, gainera. Badira, ordea, gure gertuko historiari erreparatuz gero oso aipagarriak diren zenbait gertakari; esaterako, 1934ko urriaren 5a.

Gerra aurreko urteak ziren, giro politikoa bero-bero zegoen eta langileen aldarrikapenak ere indarra hartzen hasiak ziren. Estatu mailan sozialistek greba orokorrerako deia egina zuten egun hartarako eta zenbait lekutan –Asturiasko meatzariak– langileen aldetik altxamendu esanguratsuak izan ziren.

Gure eskualdera etorrita, aipatu greba deialdiaren ondotik Arrasaten gertatutakoak ez ziren nolanahikoak izan. Urriko iraultza hartan grebalariek herria hartu zuten eta bertako autoritateak atxilotu, Guardia Zibilaren kasernari eraso egin eta Errepublika Soziala aldarrikatu zuten. Altxamenduaren beroaldian, Marcelino Oreja Union Cerrajerako burua eta diputatu karlista zena eta Dagoberto Rezusta kontseilaria eta diputatu erradikala hil zituzten. Sei hilabetez luzatu omen zen gerra egoera Arrasate inguruetan; 200 herritar espetxeratuak edo ihes egitera behartuak eta horietako asko torturatuak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak