Galderak

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Biain 2024ko mar. 3a, 00:00

Iritzi zabaldua da gaur egungo gaztetxoek, oro har, sakrifiziorako jarrerarik ez dutela, dena di-da batean nahi dutela, pazientziarik ez dutela, engaiamendu edo konpromiso falta, beiraz eginak daudela…

Eta iruditu izan zait halakoak esaterakoan belaunaldi bat edo bi aurrerago egoteak ustez eskaintzen digun halako aldare moduko batetik egin ohi dugula, oharkabean utziz zer-nolako munduan erdituak izan diren. Izan ere, jakina, azken urteetan aurrerapen itzelak izan dira teknologian, komunikazioan, adimen artifizialean… Baina, bestetik, horren ifrentzuan begiratuz gero, bestelako galerak ere tamaina berean ekarri dituela jabetuko gara. Neurriz kanpoko informazio jarioa, nonahi, noiznahi, etengabe digitalki konektatuta egon behar hori…

Gure seme-alaben hezkuntzarako, elkarrizketarako, maitasunerako hain oinarrizkoak diren espazio asko ez ote ditugu galdu? Eskaintzen al diegu behar eta merezi duten denbora?

Lehengoa eta oraingoa ezagutu dugunok, agian, egoeraz kontzienteago gara, baina hori besterik ezagutu ez duenari zaila da azaltzen galdu dugun hori eta galdutakoa berreskuratzeak duen garrantzia. Samurra ez izanagatik, galdutakoa berreskuratzea gure esku dago, hein handi batean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak