A-30

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Biain 2023ko aza. 17a, 09:28

Emakumeen eskubide berdintasunaren aldeko ekitaldi, egitasmo edo dena delakoetan, azken urteotan gizonezkook ere naturaltasunez batu izan gara; funtsean aldarrikapenekin ados egon izan garelako, bai, baina agian, zergatik ez, baita gizonezko izanik matxismoaren itzal-susmo luzetik ere.

Eta, atxikimendurako naturaltasun horretan, nago, sarritan ez ote ditugun okupatu emakumeei zegozkien denborak eta espazioak ere; "borondate onez", hori bai. Nolanahi ere, bekatu arina litzateke hori, baldin eta benetan gure presentzia eskatzen denerako prest egonez gero.

Azaroaren 30a da eguna. Euskal Herriko Mugimendu Feministak greba orokorrerako deia egina du, eta, iragan urteetako mobilizazio deiekin alderatuta, datorren honetan bada jauzi esanguratsu bat: gizartearen luze-zabalari egiten baitzaio mobilizaziorako deia. Zaintzaren garrantzia erdigunera ekarri, zaintzaren aitortza soziala, politikoa eta ekonomikoa helburu; ez baita bizitzarik zaintzarik gabe. Hori horrela, garaia da agenda politikoetan duen tokia egin eta behingoz politika publiko ausartak aurrera eramateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak