Ogia

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Biain 2022ko urr. 30a, 00:00

Herriko beti-betiko dendatxoak, tabernatxoak… behin betiko pertsiana jaisten duen horretan, bakoitzari, izandako gertukotasun, bizipen eta abarren arabera, eragingo digu zirrara handiagoa edo txikiagoa.

Baina nago okindegi bat ixten denean zerbait badela zirrara hori areagotzen duena. Zer ote? Ogia delako? Egunerokoa delako? Duen sinbolismo guztiagatik? Eguneroko ogia; Besapean ogia dakarren umea; Ogiaren eta arrainen miraria... Etimologiari erreparatuz gero ere ikusiko dugu gaztelerazko pan horrek grezieran duela jatorria; hitz horrek, aipatu hizkuntzan, guztia esan nahi duela. 

Arrazoiak arrazoi, kontua da gurean ere belaunaldi ezberdinek ezagutu dituzten okindegi kuttun askoak badoazela pertsiana ixten. Asteon jakin dut nik, harakinarenean, ilaran zain nengoela, bezero batek okindegia ixtekotan direla harakinari esan dionean. Harakinaren erantzuna eskuan zeraman aiztoa bezain zorrotza izan da: "Geuk horrela nahi dugulako".

Entzundakoa da, eta, azkenean, horrela bada, Mikeleri eta bere etxekoei, egindako lanagatik herritar gisa, esker ona adierazi besterik ez. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak