Lyons

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Biain 2022ko eka. 19a, 00:00

Michael Lyon zuen izena. 80ko hamarkadan agertu zen gure herrira, itsasoz bestaldetik etorritakoak oraindik gutxi zirenean.

Ingelesa irakasteko aitzakiarekin etorri zen eta urte pare batez gure artean bizi izan zen. Irlandar jatorrikoa, katoliko praktikantea, herrira etorri eta larunbateko mezetara joatea izan zen egin zuen lehen lanetako bat. Anaiaren lagun min egin zenez, berak kontatuta dakit, nola Bidaurretako elizara joan ohi zen mezetara. Mutikotxoa nintzen ni, baina gogoan dut bere ilegorria, sudur zapala eta larruzko kazadora. New Yorkeko Brooklyn auzoan jaio eta gaztetxotan boxeoan aritua zen.

Oraindik Internet zer zen ere ez genekienean alde egin zuen Oñatitik eta hamarkada luzez pista galduta izan ostean, Facebooken egin zuten topo Michaelek eta Iñigok. New Yorkeko suhiltzaileetan, kapitain arduretan izan zela urte luzez, baina dorre bikien atentatuek bete-betean harrapatu zutela eta orduko erreskate lanetan sorturiko gaixotasun larriaren ondorioz, heriotzaren zain zegoela, hilabeteetako kontua. Martxoan hil zen Michael, eta Melville-n eman zioten azken agurra.

Istorio txiki bat, hari mehe bat, gure herria den txoko ezkutu hau mundu zabalarekin lotzen duen horietakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak