Adibide bat: Eusko Ikaskuntzaren mendeurren ekitaldia, 2018ko azaroan Oñatin ospatu zena. Makina bat jendek lan ederra egin zuen gure herri zahar honetako egoera soziopolitiko, ekonomiko eta territorialaren inguruan gogoeta egin eta ondorioak plazaratzeko. Mendeurren hark bazuen balio sinboliko bat, 100 urte lehenago bezala; sokaren metafora, alegia. Mendeurrenak eta egindako lanak eskatzen zuen argazkia herritarrei eskaintzea: Euskal Herri zatikatuko arduradun instituzionalak sokan elkar harturik herritarrekin. Azken orduan, lehendakariaren protokolotik, ez dutela egoki ikusten sokaren ekitaldian parte hartzea. Lehendakariaren irudia, esposizio publikoa… bla, bla. Iruditzen zait dezente erosoago dabilela espainiar erregionalismoaren sokadantzan. Jar beza historiak bakoitza bere tokian.