Lehen berba

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Biain 2021eko irailaren 26a

Horra nire lehen berba GOIENA osteko txoko honetatik. Ostetxoan eta zutabe meharrean joanagatik ere, ez pentsa buelta bat edo beste eman ez diodanik. Izan ere, jendeari interesekoa suertatu dakiokeen zer-kontatua izatea ere ez da kontu erraza.

Saiatuko naiz, nire muga guztiekin, iritzi bat ematen gai bat edo besteren inguruan. Politika, ekonomia, hezkuntza... eta ohiko bizitzako gai arruntak ditut maite. Pertsonak, inguratzen gaituzten pertsonaia anonimo horiek maite ditut. Zenbait kasutan, biografia eder askoak belaunaldien arteko ahanzturan amilduak.

Sinisten dut politikan, hitzetan, baina, batez ere, ekintzetan. Gero eta gehiago nekatzen nau zaratak, bere adiera zabalenean. Nahiago dut askatzeko ditugun mila korapilo txikien inguruan jardun, nekez askatuko dugun korapilo handi horretaz baino. Bestalde, iruditzen zait konfort eremuetatik kanpo gertatu ohi direla gauza interesgarriak. Eta, noski, guztiok ditugu gure konfort eremuak.

Hauxe, ba, nire lehen Azken berba.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak