"Ez! Edozerk ez du balio"

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Biain Berraondo 2013ko abu. 26a, 02:00

Lourdes Idoiaga EAJko zinegotziak uztaileko Kontzejupetik aldizkarian Politikan ere, edozerk ez du balio goiburupean...

... argitaratutako zutabean esaten dituenen aurrean EHBildu Udal Taldeak ondorengoa adierazi nahi du:

1-Lourdesen arabera, "Alkateak eta Gobernu Taldeak… EAJren izena zabor edukiontzien erreketarekin nahastu dute". Akusazio honen aurrean esan behar dugu ekaineko Kontzejupetik-en edukiontzien erreketari buruzko herritar baten galderari hau erantzun geniola: "EAJko GBBk konbokaturiko PapEz plataformek boikotera deituz emandako prentsaurrekoak ez du giroa nahastu besterik egin testuinguru hori sortzean…". Erantzun berean argi uzten dugu "lotura zuzenik egiterik ez dagoela". Prentsaurrekoa EAJk antolatua izan zen konstantzia fisikoa daukagu interesa izan dezakeen edozein interesaturen eskura.

2-Zutabe berean Lourdesek dio: "Ekainaren 13ko edukiontzien erreketa egilea identifikatu ostean… Udal Gobernutik bertatik ere EAJren izena gertakari horiekin nahasten jarraitu dute. Horren konstantzia dugu eta hori oso larria da". Udal Gobernutik ez dugu horrelakorik egin eta dituen konstantziak eskatuta   herritar batek gure taldeko zinegotzi bati horrelako komentarioren bat egiten entzun omen diola erantzun digu. Talde bezala zein norbanako bezala EHBilduko kideok publikoki horrelako adierazpenik egin izana ez da egia.

3-Halaber, oso larria iruditzen zaigu Ertzaintzak identifikatutako pertsona egiletzat azaltzea EAJko ordezkariaren zutabean. Pentsatzen dugu kontrakoa erakusten ez den arte guztiok aitortua daukagun errugabetasun presuntzioa urratzen duela akusazio horrek. Gobernu Taldetik gaiarekin lotuta ateratako prentsa ohar bakarrean errugabetasun presuntzio hau uneoro errespetatu da.

4-Lourdesek zutabeko goiburuan dioen bezala, Politikan ere, edozerk ez du balio.

--------------------

Mikel Biain Berraondo

(Gobernu Taldearen izenean)

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak