"Atez ate informazioa zabaltzen auzoz auzo"

Erabiltzailearen aurpegia

Atez atekako hondakinen biltze sistema dela eta...

... herrian sortzen ari den eztabaidak pozten gaitu, horrek erakusten baitu hondakinen kudeaketa kezka iturri dela herritar askorendako. Dena den, eztabaida askotan informazio falta nabaritu izan dugu eta entzuten diren kondairatan oinarritutako argudioak azaleratzen dira. Beraz, ezinbestekotzat jotzen dugu hondakinen gaiak suposatzen duen arazoaz herritarrei informatzea, arazo horri munduko herri ezberdinetan eman zaien irtenbideak eta emaitzak erakustea eta Oñatiko Udalak hartuko duen hautuaren berri ematera. Horretarako ondorengo hitzorduak jarri ditugu herritar guztiei irekiak:

Martxoak 5, 19:00etan, ETEO zaharrean; martxoak 13, 19:00etan, Zuazola Institutuan; martxoak 15, 19:00etan, Santa Anan (gaztelaniaz); martxoak 20, 19:00etan, Kultur Etxean; martxoak 21, 15:00etan, Kultur Etxean (batez ere merkatari eta ostalariei zuzendua); martxoak 23, 19:00etan, Kultur Etxean (batez ere landa eremukoei zuzendua).

Udal Gobernu taldetik dei egiten diegu herritar guztiei informazio bilera hauetan parte hartu dezaten informatua egotea ezinbesteko baita eztabaidatan parte hartu ahal izateko.

Bestalde, Udal Gobernuko kideak ostiralero herritarren zalantzak argitzeko ordutegi bat jarri dugu 15:00etatik aurrera eta hitzordua hartu behar izango da 943 78 04 11 telefonora deituz edo partehartzea@oinati.net helbidera idatziz.

------------------------------

Mikel Biain Berraondo
(Udal Gobernu Taldearen izenean)
Oñati

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.