Proiektu estrategikoa

Erabiltzailearen aurpegia Martin Berrizbeitia 2021eko otsailaren 5a

Sailburua atrilera hurbildu da. Ondoan hainbat jaun/andere dauzka, kasko eta gorbata, konbinazio bitxia soinean. Lanaren lehen harria jarri aurretik hitzaldia egin du, eta ondorengo bi hitz magikoak bota ditu: "Proiektu estrategikoa".

Bi hitzok entzun orduko sentitu da inguruan ke eta asfalto kiratsa. Enpresa eraikitzaileen bulegoetan eskuak igurzten dituzte, milioika euroko gainkostuak kalkulatu ahala. Kaskoak egunero janzten dituzten langileek lan prekario eta arriskutsua segurtatuta dute aldi baterako. Telebistako berri emaileek eraikuntzaren hil ala biziko garrantzia azpimarratzen dute. Inguruko baserritarrek nostalgiaz begiratzen dute leihotik. Hormigoi gogorrak hartuko du orbel leunaren lekua. Azkonarrak bere zuloa beste mendi batean egiteko proiektua hasi du. Ospitale, ikastetxe eta aterpeetan –besteak beste– ez da ezer aldatuko.

Proiektu estrategikoa omen... Bizi ditugun garai eta penetan AHTa bezalako proiektu batekin aurrera egiteak ez dio inongo estrategiari erantzuten, ordea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak