Gangesko ibaiari buruz hitz egiten dit, baina busti du bere azala Ezkako uretan? Edo Lizarra aldeko erreketan? Bere hiztegian daude "aloha" edo "namaste"; aldiz, zenbat aldiz esan diote "arrasti on"? Zenbat aldiz "izan ontsa"? Manchesterko Old Trafford-en eta New Yorkeko Appollo-n egona da; baina zapaldu al ditu sekula Eibarko Astelehena edo Donostiako Doka?
Aireportuko Duty free eta kontrolak ondo ezagutzen ditu; hala ere, ez du pasa foralen kontrolik Irurtzunen, ertzainak Azkaraten, jendarmeak Saran...
Nire lagunak, "munduan ibiliak", ez daki Aretxabaletatik Agurainera joaten GPSa piztu gabe.