GPSaren denborak

Erabiltzailearen aurpegia Martin Berrizbeitia 2020ko ots. 9a, 00:00

Bide erdia baino gehiago egin du jada, tontorra ikus dezake malda luzearen amaieran. 564 metro igota, 2,83 kilometro, 23 minutu eta 45 segundo. Arnasestua eta hanketako mina jasangarriak dira, martxa honetan bere marka hobetuko duela badakielako.

Kasualitatez edo, burua altxatu du bere GPS erlojutik eta ingurura begira geratu da. Ia kolpean, erlojuko segundoak, desnibela eta denak ahaztu ditu. Zorioneko kasualitatea.

Orduan deskubritu du beti hor egon dena. Basoak, larreak... berdea berdearen atzetik. Arkaitz erraldoiak, isiltasunaren zaindari. Pago zahar bat, haizeak haize zutik dirauena. Eguzkiak zeru ertzean arratsaldero ematen duen espektakulua ikustera ere geratu da korrikalaria. Bitartean, GPSaren denbora aurrera, motel bezain goxo.

Etxeratzean bikotekideak betiko galdera: "Zer moduz entrenamendua?". Denbora edo bihotz maiztasun datuen inguruko iruzkinen bat espero zuen. Baina erantzuna ez da betikoa izan: "Zoragarri, iluntze benetan polita geratu da!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak