Futbola eta euskara

Erabiltzailearen aurpegia Monika Belastegi 2016ko otsailaren 20a

Futbola da egun gizartean oihartzun handiena lortzen duen fenomenoa.

Espainiako Ligako Lehen Mailan gertatzen denak kirol mundutik harago izaten du eragina: denok dugu futbolari ospetsuen bizitzaren xehetasunen berri.

Gugandik gertu, Eibarren –eta sarri Arrasaten– Lehen Mailako taldea dugu, eta, apala izan arren, hor gertatzen direnek ere badute isla gure egunerokoan. Iaz Garitanok Almerian euskararen alde erakutsitako jarrerak euskararen aldeko hainbat kanpainak baino eragin handiagoa izan zuen.

Aurreko astean, Takashi Inui Eibar taldeko jokalari japoniarrari euskara-japoniera hiztegia oparitu zion Jon Goikolea arrasatearrak. Agian, iritsiko da Japoniara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak