Aukera paregabea izango da emakumeok bizi dugun egoeraren berri bertatik bertara izateko. Halako salaketa eta sentsibilizazio kanpainak ezinbestekoak dira emakumeen kontrako indarkeria mota ezberdinei aurre egiteko.
Eta bide horretan, emakumeoz gain, gizarteko gainontzeko eragile eta norbanakoen parte-hartzea ezinbestekoa da, gaur bizi dugun egoera desorekatuari buelta eman nahi badiogu. Emakumezkoen aurkako indarkeria behingoz amaitzeko bidean, ongi etorri gurera, Emakumeen Mundu Martxa.