Urepelen hasiko da, eta, hara joaterik ez duzuenok hasiera zuzenean ikusi nahi baduzue, Goiena.eus-en aukera izango duzue, streaming bidez. Euskal Herrian euskaraz aritzen garen komunikabideok elkarrekin lankidetzan emango dugu Korrikaren hasiera, lehenengoz.
Jakina, Debagoienetik igarotzen denean, euskararen alde Korrika nola egiten duzuen telebistan eta argazkietan ikusteko aukera ere izango duzue Goienarekin.