Gaur egun, munduko modernoen artean crowdfunding-a horren modan dagoenean, gure nagusiek argi zuten kontzeptu hori, eta hainbat proiektu aurrera eramateko borondatezko elkarlana ezinbestekoa izan da. Euskararen arloan borondatezko lan hori ezinbestekoa izan da bere biziraupenerako.
Orain, Jardun elkartea, Bergarako Udala eta zenbait herritar, elkarlanean, Idazlaguna proiekturako boluntario bila dabiltza. Helburua da guztien artean herriko komertzioen hizkuntza paisaia euskaratzea. Ez da Euskaltzaindikoa izan beharrik parte hartzeko, borondatea bakarrik.