Jauntxoen lorategiak

Erabiltzailearen aurpegia Monika Belastegi 2014ko irailaren 19a

Duela gutxira arte, gure herrian, Bergaran –gainerakoetan bezala–, lorategi ederrenak jauntxoek bakarrik disfrutatzen zituzten.

Etxe edo jauregi dotoreenek lorategi ikusgarria izatea derrigorrezkoa zen, estatusaren adierazle. Usondo, Errekalde, Irizar, Errotalde zein Olaso Dorreko lorategietako zuhaitz eta landareek berba egingo balute, zenbat konturi buruzko sekretuak jakingo genituen...

Urteak pasatu dira, eta ohiturak aldatu. Jauntxoek alde egin dute eta lorategiak herritar guztiontzat zabalik daude. Zuhaitzek ez digute ezkutuko istoriorik kontatuko, baina Turismo Bulegoak antolatu dituen bisitei esker kontu ugari ezagutzeko aukera izango dugu asteburuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak