Eta biharamunean zer?

Erabiltzailearen aurpegia Maite Barreña 2014ko mar. 27a, 00:00

Lerro hauek idazten nabilen honetan, biolentzia sexistak erail duen Andinaren heriotza bolo-bolo dut buruan.

Egunotan komunikabide guztietan erailketa horren berri izan dugu. 

Dozenaka tertuliatan hitz egin da, prentsa idatzian ere era askotako iritzi eta artikuluak irakurri ditugu, kale agerraldiak konbokatu ditugu eta herritarrok berriro ere biolentzia matxistaren aurka azaldu gara. Lagun arteko elkarrizketetan ere, presente izan dugu Andinaren erailketa. 

Baina ez naiz gustura geratu… Eta biharamunean zer? Aipatu iritzi artikuluetan, tertulietan eta abarretan biolentzia sexistaren aurka denok kokatzen bagara ere, faltan botatzen dut biolentzia horren hausnarketa ideologikoa. 

Hau da, patriarkatuaren baitako kokapena, amor romantico delakoaren inguruko analisia, egun ditugun zerbitzu publikoen kritika emankorra, autodefentsa feministaren aldeko apustu irmoa, eskoletan esparru hau lantzeko errekurtsoak ezartzearena, gazteekin behar beharrezkoa den lanketa integral baten diseinua…, Finean, biolentzia sexistaren kontrako borroka lehentasun bilakatzea! 

Bestalde, Arrasateko Ernaik burutu berri duen prozesu feministaren berri izan dut. Hainbat saio antolatu dituzte praktika feministaren baitan –parte-hartze bikainarekin– eta ekintzak antolatzen hasi dira. 

Martxoaren 8an abortatzeko eskubidearen aldarrikapena egin zuten Debagoieneko ospitalearen aurrean, besteak beste. Aupa zuek!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak