"Zein da zure erantzuna?"

Erabiltzailearen aurpegia Maite Barreña 2013ko aza. 25a, 16:00

Gaur lanera sartu naiz eta hunkitu egin naiz, emozionatu...

... baina batez ere harro sentitu naiz! 

Emakume Txokoan Argazkia espresio bide ikastaroa egin duten neskek  prestatu duten erakusketarekin, egin duten lanarekin, proposatzen dizkiguten erantzunekin eta  ageri duten grinarekin topo egin dut. Ona! 

Bi hilabetez aritu dira biolentzia sexistaren inguruko hausnarketak egiten,  biolentzia horiek emakumeongan duten eraginez, biolentzia sexisten erak eta moduak aztertzen eta batez ere  eman beharreko erantzunei erreparatzen. Biolentzia mota bakarra ez dagoela ondorioztatu eta inork egiten ez duen ahozko biolentzia sexistan –baina emakume guztiok pairatzen dugun horretan– zentratu dira.

Argazkigintza baliatu dute kalean egiten diren ahozko eraso sexistei aurre egiteko eta erantzun sorta hauxe da, besteak beste: Nire askatasunak beldurtzen zaitu?; Tente? Neure Burua!; Ez naiz zuretzat, niretzat baizik!, Nork eskatu du zure iritzia?, Hain polita eta mutil-lagunik gabe? Bai, eta zu zirkorik gabeko pailazoa?; Eta zure amari esango zenioke?; Houston, Houston… arazo bat daukazu!...

Argi dute ez diotela indarkeria sexistari indarkeriaz erantzun nahi.Hori bai, indarkeria sexistari erantzun indartsua eman nahi izan diote.

Gora zuek!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak