Asteleheneko GOIENAren puntu eta jarraia izango da Puntua.
Ez dago gaurik goizaren ondorena gaberik, ez iretargi-aldirik zazpi egunetik hara luzatuko denik; momia ez den oro aldatu egiten dela dio poetak; horrenbestez, astelehenean hasitako lan-astearen buruan egubakoitza nola, halaxe Asteleheneko GOIENAren jarraipenean ere Puntua, ziber-eremuetan puntu eus atsegin beteko markarekin aurkituko duguna, eta Debaren Goeneko berriak lau puntu kardinaletara zabalduko dituena.
Urtarrilaren 16a bihurtuko da abiapuntu; hortik aurrera, hor izango dugu Urkuluko ura edaten dugunok informazio fidagarrirako argi-puntua eta entretenimendurako jo-puntua.
Ongi etorri gure artera, Puntua, eta irakurleon begikotasun eta irakur-min laztanenek eraman dezatela iraupenaren bidean aurrera, irteeraren puntu-puntutik.