Gogorantzia luzeko gizona, mirespenen lorategian frankismoa du lilirik ederrena.
Nahiz eta eskolako jarduna tente eramatea gustatzen zaion, azkenaldian, katalan kuadrilla baten oilarkeriak dauka bere onetik kanpo don Mariano gure maisua.
Don Marianok katalanei gauzak ondo esplikatu ez izana onartu du eta datorren zapatuan, Katalunia osoa den patiora joan eta, hantxe, patioan, lezio magistral bat emango diela iragarri du.
Denok dakigu maisu selektoa dela don Mariano, baina berak ba ote daki larunbateko lezio hori, Katalunian, entzute hobez hartuko dutela katalanez ematen badu?
Ai, ai, ai, zer komentzimendu frankista sendokoa den Mariano gurea!
Eta azkenik, Agenda 21eko programa aintzat hartu eta eskolarako bidea txirrindan egingo du, ala nahiago izango du armadaren tanke ondo engrasatu baina kutsatzaile baten gainean joatea?