Zaharrak berri

Erabiltzailearen aurpegia Markos Balentziaga 2014ko urr. 30a, 00:00

Hedabideek zabaldu dutenez, Aznarren gobernuko ministro izan zen Angel Acebes jaun txit errespetagarria ustelkeriagatik inputatu berri du epaileak.

Acebes jauna 2012an Auzitegi Nazionalak ere inputatu zuen Bankia auzian. 

Acebesek urtetan eskuak solte izan zituen dirua banatzeko, kargu altua esku diru-banatzaileak guanterik gabe erabiltzeko eta mingaina arina gauzak bitan pentsatu gabe, lasai, jaulkitzeko. 

Pertsonaia horixe zen barne ministro Del Olmo epaileak Egunkaria ixteko agindua eman zuenean. Egindakoengatik ditu Acebesek dituen inputazioak; hitza hartzen duenean, berriz, analisiaren zorrotzak ikara ere ematen du.

Hauxe largatu zuen morroskoak Egunkariaren itxieraz: "Se trata de una operación en defensa y protección de los derechos y de las libertades de los vascos, de su cultura, de su pensamiento y de la expresión de su lengua en libertad". 

Egunkariaren zuzendariak tortura salatu zuen eta Acebes doilorrak zuzendaria txakurraren salara bialdu zuen; Estrasburgoko Epaitegiak, berriz, salaketa hura ikertu ez izanagatik España zigortu egin zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak