Horrek hogeitaka urtetan politikan ibili (1992-93an Hezkuntzako ministro) eta ekainean utzi egin zuen Alfredo Perez Rubalcabari ere eragingo dio, unibertsitatera itzuli baita Kimikako irakasle.
Rubalcabarenak bati baino gehiagori Julio Anguitak, Izquierda Unidako buruak, eginikoa ekarriko dio gogora. Anguita 2000. urtean ardura politiko guztiak bertan behera utzi eta eskolako lanpostu zaharrera itzuli zen, "deskantsatzera", garaiko hedabideek zabaldu zutenez. Osasun-arazo oso serioak ere bazituen gizonak.
Anguita, beraz, politikako katramiletatik ihesi, eskolara bueltatu zen "deskantsatzera!". Horixe da freskura bila sumendiaren aho-ahoraino joatea! Eta zer gertatu zen sumendiaren ahoan? Apenas zen giro han ere eta, hilabete batzuen buruan, "deskantsutik" erretirora largatu zen.
Orain galdera da: zenbat iraungo du Rubalcabak irakaskuntzan –unibertsitatean bada ere –energia-enpresaren bateko kontseilura, "deskantsatzera", edota erretirora zuzen-zuzenean joan aurretik?