Foruduntza

Erabiltzailearen aurpegia Markos Balentziaga 2014ko uzt. 3a, 00:00

Espaniako errege-erreginen mudantzarenak urrunduz badoaz ere, Gobernuak errege zaharraren babeserako eratu duen aforamendua oso deigarria egiten da.

Aforamendu edo foruduntza hori ez da ohikoa ez zabalean, ez abiarazi 

Haur umegorriena ere konturatzen da halako indarreko aforamendua —erregealdi joaneko jarduera oro babestuko du— antolatu beharra badago, gorde beharrekoa ere sabanaren luze-zabaleko elefante-talde handiena baino neurri handiagokoa dela, bolo-bolo dabiltzan zurrumurruez harago.

Baina errege zaharra aforatu behar horrek ez orain artekoak bakarrik, baizik hemendik aurrerako haren ibilerak ere bere aterpean hartuko ditu. Bistan da erregearen asmoetan ez dagoela Rouco monsinorearekin —erretiratua hura ere— kafea hartzea bourbon-koparen aromaz edo Madrileko trafiko txoroaz berriketari,  edota “La Roja”-ri txalo jotea, adin batetik aurrera hori egitea ariketa fisiko gomendagarria izan badaiteke ere, ez dira-eta “betiko garai onenak” horretarako.

Zer jarri nahi du errege izanak itzal-gordean hain begi estuko aforamendu-sareaz?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak