Oilar-jendea

Erabiltzailearen aurpegia Markos Balentziaga 2014ko mai. 8a, 00:00

Kontu jakina da oilategi politikoan, batez ere han, oilarrek aparte behar izaten dutela bata bestetik, eta zeinek bere eremua, ondo markatua.

Alderdi berean ere, oilarra beti oilar; hainbestez, laster egingo dio mokoka edo jaurtiko dio ezproin-kolpea etsaiari;  gandorrera  lehena,  jaurti ere.

Askotan, paradoxikoki, oilar horiek  mimetismo osoz irudikatzen dute oilar-kolegek eginikoa. Hara: Aznarrek, esaterako, bai politikako lehen lerroan jardun zuenean, eta bai orain, lehen lerroko Raxoiren aurretik dabilenean –protagonismoan-, inguruko edozeini bizkar gainetik jarduten dio eta, nora joan ere, han harro-harro agertzen  da beti.

Aznarrek hori. Orain begiratu Aznar mini-jainkoak berak izendatutako  Raxoik zer beste itxura ematen duen horixe bera ez dena: informazioa ukatzen du, mesprezu-jarrerak hartzen ditu, irain-hitzak esaten ditu…  hitza eman eta jaten ez duenean. 

Europako hauteskundeak galtzeak kalte handia lekarkioke Mariano Raxoiri, beste edozein galtzaileri letxe, jakina, baina alderdiko oilategian nork ordezkatu faltarik ez du izango oilar harroskoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak