Inauteriak Nafarroan

Erabiltzailearen aurpegia Markos Balentziaga 2014ko mar. 13a, 00:00

Aurten Nafarroako inauteriak inoiz baino piperminagoak izan dira.

Fantasma itxura onena Barne ministroak eman du Madrildik: Konstituzioak onartua dauka Nafarroak eta Euskadik erkidego bakarra osatzeko aukera. Ministroak esan du ETAk horixe bera lortu nahi duelako Nafarroa Españarentzat estrategikoa dela. Konstituzioa ere ETA ote da? 

Agintean den UPNk bekotzetan sartu-sartuak ditu eskuak eta agintea gustura eskuratuko lukeen PSNk, aldiz, PSOEri deitzen dio ezkerreko zapata ezkerreko hankan ala eskuinekoan jantzi behar duen jakiteko.

Ez da erraz ulertzekoa agintzen ari den alderdia  gutxiengoan egon eta oposizioak agintetik botatzeko erabakia adostu beharrean, agintetik joateko erregutzea, PSNk UPNri egin dion bezala. PSN Bildurekin batzeko PSOEren debekua da horren arrazoia, jakina. San Joxemari Escrivá-ri kandela bat piztea baino ez zaio falta PSNri.

Bitartean, UPNk bere bostean darrai: gaur zenbait enpresari legez kanpoko mesedeak egiten ari da; atzo Nafarroako Kutxa porrotera eraman zuen. UPNren jokaera hori ere estrategikoa ote du Españak?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak