Egutegia

Erabiltzailearen aurpegia Markos Balentziaga 2014ko ots. 19a, 00:00

Krisia baliatuz orotako zerbitzu sozialetan inoizko hondamendi latzenean gaudenean, joan den asteko prentsak kontu polit hau ekarri du: soldata txikiko eredu bat ekonomiaren porroterako bidea da.

Etxaide edo Muñoz sindikalisten ideia ematen du baina, bai zera, Bañez Españan lan-erreforma kudeatu duen ministroarena da.  

Santa Teresak argiturik ibili ote da Bañez ministroa ere, edota deskuidu bat edozeinek duela pentsarazten duen gogoeta bat baino ez da? Egia da aitorpen horren atzetik Guindos ekonomia-ministroaren eta patronal-buruaren erantzun-hitzak etorri direna, doi-doi kontrakoa seinalatuz, hau da, soldata ipotxen aldia luzea izatea komeni zaiela… enpresariei, eta ekonomiari.

Itxurak itxura, zerbait aldatzen hasi ote da PPko agintari liberal temosoen bururen batzuetan? Erantzunak ez du inongo Teresarekin zerikusirik, baizik hauteskunde-egutegiarekin. Bañez ohartua da 2014an eta 2015ean zehar (urte eta erdian) hiru hautes-deialdi daudela eta PPren behera-behar elektoralak behera bidean segituko duela. Gauza izango ote da Bañez Raxoy eta enparauak  kontuan jartzeko? 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak