"Euskarazko irakaskuntzaz"

Erabiltzailearen aurpegia Markos Balentziaga 2013ko abe. 4a, 01:00

Déjà vu kiratsez dator berria, Nafarroako nazionalismo españolista inexistente bezain tripako minberak eragina.

GCNren arragoan egosi eta UPN eta PPNren sukaldean pipermindu dute: euskarazko irakaskuntzaren kontrako salaketa da. 

D ereduko irakasle batzuk –dio salaketak- LAB edo beste erakunderen batean dabiltza; senideren bat bisitatu dute kartzelan; atxilotu edo/eta zigortu egin dituzte inoiz; hautes-zerrenda debekaturen bateko kide izan dira. 

Lehena balitz! Ez dugu ahaztua, baina, berbarako, Egunkaria epaitu zuen epaimahiarena: incluso los miembros de la GC que comparecieron como peritos reconocieron que no se había investigado si la linea del periódico era o no de apoyo a ETA, lo que hace incomprensible la imputación.

Halamoduzkoren bat izatearen susmoa dugu orain ere. Irakurritako frogen seriotasuna buruak barik buru gaineko txapel okerrak bermatzen duenean holakoak gertatzen dira. CANeko txantxullistak agintean egoteak, aldiz, ez du kezkarik sortzen.

Nafarroako Parlamentuak euskarazko irakaskuntzari bere sostengua eman dio. Gaitz erdi!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak