"Espioiak nonahi"

Erabiltzailearen aurpegia Markos Balentziaga 2013ko aza. 6a, 01:00

Bazterrak aztoratuak dabiltza zabaldu denetik Estatu Batuetako NSAk (Segurtasun Agentzia Nazionala)...

... komunikagailu aurreratuak non, nonzeberri ibili dela han. NSAk, Alemanian, Merkel beraren fono partikularra ere kuxkuxeatu du. Españan, berriz, 2012 eta 2013  bitartean, hilabetean, 60 milioi baino komunikazio gehiago zelatatu ditu.  

Merkel sutan dago amerikarrekin: “Lagunak ez dira espiatzen!”, ebaki du erretxindurik; lagunak eta sozioak murrizketen bidez ito egiten dira. Maestra makala da horretan frau Merkel!

Umeek ere badakite teknikak uzten duen mutur-puntaraino iristen dela espioitza, lege guztien gainetik eta debekuen azpitik. Alemaniako kontraespioitza, berriz, non arraio ibili da? Bihar-etzitan, han joango zaizkio  Merkeli Amerikako gobernuaren harreman publikoetako ordezkari salauak, lore-sorta  eskuan,  barkamen-eske.

Eta Españan eginiko entzuketez, zer? Españako entzunketetan bertako espioiak Amerikakoen laguntzan ibili dira! Sinestea ere lana da! Non  lurperatu dute Españaren subiranotasun haustezinaren mantra agintari español harroxkoek?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak