"Hirueletasunaz"

Erabiltzailearen aurpegia Markos Balentziaga 2013ko urr. 10a, 17:00

Azken asteotan Balearretako eskola-giroa bere onetik irtenda dabil...

... hango PPko gobernuak ikasturte hasieran hartu duen erabaki batengatik. 

Labur gaiztoan: Balearretako eskoletan hizkuntzak ez, beste irakasmateria guztiak katalanez, españolez eta ingelesez emango dira, herenez heren, Haur eta Lehen Hezkuntzan hasita. Libre geratzen den %10az ikastegi bakoitzak erabaki dezake. Ondorioz, bat-batean, matematikak adibidez, ingelesez ere eman beharrean aurkitzen dira eskolak.

Auziak auzi, irletako eskola-jendeak dio: 1. Katalana nagusi delarik, orain arteko sistemak gizartearen onarpena du. 2. Ez gaude ingelesa (edo frantsesa) sisteman sartzearen aurka; horiek eskola-hizkuntza arrunt bihurtzeko denbora eskatzen dugu, bat-batean abian jartzea ezinezkoa baitugu. Horiek horrela, zergatik ez exigitu Balearretako gobernuari, —eskolari bikaintasun-lezio bat emateko, jakina—, Govern beraren asteroko bilerak, gaur bertan hasita, lehena katalanez, hurrengoa españolez eta hirugarrena ingeles hutsez egin ditzala?

Bai trebeak PPko artaburuak ondo eratua den oro zapuzten!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak