"Aurkia eta ifrentzua"

Erabiltzailearen aurpegia Markos Balentziaga 2013ko uzt. 2a, 02:00

Ez dago aurpegi bi gabeko txanponik, ez arantza gabeko larrosarik.

Horixe da euskararen halabeharra ere, itxuraz. Ekainean, adibidez, Europarlamentuak Europar Hiritartasun sarietako bat Euskaltzaindiari eman dio. Europatik egurra baino ez datorkigunean, Euskaltzaindia saritzea  harrigarria bezain pozgarria da.

Aldiz, Osakidetzak duen euskara-eskaintzaren plana makalaldi luze batek jota dabil Berriak ekarri berri duenez, jokaera horretan gaisoen, liderrik eza bera dela, salatuz.

Hegoaldean hauts handirik harrotu ez duena da beste hau, berriz: Baionako suprefetak Hendaiari ikastola berria egiteko baimena ukatu dio. Ez, itxurak itxura, Baionako suprefeta ez da Wert, Dallennes jauna baizik, baina arrazoi osoz pentsa daiteke “c’est la même chose la campana que la cloche”, hau da,  biak direla ipurbeltz, hala Wert nola Wertzea.

Euskaldunoi, poz-irririk ederrena, baina, Interneteko .eus domeinua lortuak eragin digu. Datorren udaberritik aurrera .eus marka eskura izango dugu Interneteko itsasoan. Horrek harrotasunez ere betetzen gaitu, bai horixe!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak