"Kakalardo zopa"

Erabiltzailearen aurpegia Markos Balentziaga 2013ko eka. 6a, 02:00

Goseteari goseteak darraionean, eta gosez hiltzen ari den jende-jarioa etengabea denean...

... FAOk (Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritzarako Erakundea) mamorroak jateko gomendioa zabaldu du, intsektu-elikadurak abantailak baino ez dituela seinalatuz.

Ez dakit gure artean, egoeraren larria gorabehera, matxinsalto barbakoa edota liztor-paella modukorik inoiz ikusi ere egingo dugun. Gaurbiharretan ez dut uste. Etziko kontuak, dena dela,  etziko lagako ditugu.

Baina FAOren gomendioak multinazionalen belarrietan euli-saldo baten zurrunbilo gogaikarriak baino interes zukutsuagoa sortu duela kontu seguru samarra da. Eta, jakina, lehen planak ere egiten hasiak izango dira, hau da, txindurri, armiarma, mandaeuli edo dena delakoak nola hazi, gizendu eta saldu kalkulatzen abiatuak izango dira, dagoeneko.

Amesgaizto bat ote da hori guztia? Bai zera! Multinazionalentzat, denbora-kalkulua egin ondoren, negozioa eratu eta publizitatea antolatzea baino ez dago zomorro horiek gure platereraino ekartzeko. Gero, FAOk ez dakit baina multinazionalek  on egin esango digute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak