... larrutik ordainarazten digu. Alferrik ikusi nahi dugu esperantza-izpi mehe bat leiho-zirrikituan, datorrela Europatik, Madriletik, datorrela datorrenetik; ez dator inondik, baina.
Madriletik idatzi dut? Begiraleek Madrileko agintariei egiten dieten kritika zerrendan erabaki ekonomiko eta sozial okerrak hartu izanaren, azalpenik ez ematearen, hitza jan eta gezurrak esatearen salaketa zorrotz-zorrotzak daude.
Eta egoera egunean baino egunean gaiztoagotzen trebeak dira Raxoi, Montoro, Mato, De Cospedal eta enparauak; baina horiei guztiei erantsi beharreko tesela da Arias Cañete urregorria ere.
Arias Cañete Nekazaritza, Ingurumen eta Elikadura ministroaren ekimenez, Espainiako itsasertzean, etxegintzaren debeku-eremua orain arteko 100 metrotik 20ra estutuko du Gobernuak. Krisiari tinko –hankak bero eta burua hotz- aurre egiteko, berriz, dutxa hotza hartzea gomendatzen du! "Har ezazu dutxa hotza astegoienean eta lana izango duzu astelehenean!" eranstea falta zaio.