"Aktualitate minbera"

Erabiltzailearen aurpegia Markos Balentziaga 2013ko urt. 31a, 01:00

Eguneroko bizi-martxaren jakin-min garenok zenbait jenderen portaerak haluzinatuta gauzka.

Krisiak nabarmenduta bankujabe eta bankuburuak  -nola, kristo, bereizten dira- daude bateko eta, ondo-ondoan, kargu politikoren baten zukua xurgatuz bizi direnak. Bietarik dira gehiegi.

PPn, esaterako, -baina ez bakarrik han- badaezpadako jendearen kluba akabera bakoa da. Partidu- eta Gobernuburu berak, Raxoyk, hauteskunde kanpainan, arnasaren konpasean, pagotxa agindu zuen; orain, hura guztia alde erantzira dihardu betetzen. Nola izan liteke tamaina horretako  gezurteroa? 

PPko iruzurgile eta aprobetxategi-tropak, baina, -aktualitatea lekuko- ez du mugarik. Eta, zur eta lur, galdetzen dut: zer arraio azaldu behar dio medikuak gaixoari hark botika pagatu ezinik aurkitzen dela aitortzen dionean?  Nora joko du bidegabekeria hauen guztien kontra epaitegian salaketa ordaindu ezin duenak?  Nik Wert ministro neofrankistaren zurrunbilo-hotsa hartzen diot kontuari.  

J. L. Arangurenek labur bezain zuhur dio irizpide ekonomikoek irizpide moralak erruki gabe azpiratzen dituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak