"Wert zerupean"

Erabiltzailearen aurpegia Markos Balentziaga 2013ko urtarrilaren 6a

Wertute askoko ministroa da Hezkuntzako Wert oilarra.

Eta horietan handiena oilategian oilo, oilasko, oilanda, txita, azeri zein lapur, den-denak, bere kontra jartzea lortu izana. Makaleko oilozaina, mutila! 

Werpiztailea ere bada Wert zakilikotea. Frankismoan ikasi behar izaten zen parte txarreko  FEN  (Formación del Espíritu Nacional) hura gogora ekartzen duen  materia berri bat ezarriko ez du, ba, azken 50 urtean Eskolan lortutako aurrerapenez paso eginez?  

Werdugoa du katalan hezkuntzak. Guretzat, berriz,  usteak  zein erdi duen ustel ziur-ziur dakien askojakina da. Wert-ek aitortu du Euskal Herrian indarrean den murgiltze-sistema duela gogoko Kataluniarako ere. Euskalduntze-sistemarekiko Wert-en amodioak ez gaitu, baina, ustegabean harrapatu hemen, izan ere, sistema horrek ez du balio, ikasketen bukaeran, ikasle guztiak euskaldun izan daitezen! 

Wertek horixe nahi du Kataluniarako: “kataluniarrak –bere hitzak dira españoltzea”.  

Wravo, Wert!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak